MANKAren istorioa


Kondatuko dautzuegu….
Manka, Baxe Nafarroko eskulana argitan ezarri nahi izan duten 4 lagunen istorioa da.
Artisau gaidunak baititugu denetan gure inguruan. Eta guttik dakite !
Mankan, ondoko tailerretan eginak diren altxorren ikusteko manera bada.


Holako proiektu baten sortzeko lekua atxeman behar zen…
Bainan ongi dakigu ez dela sinple ! ASMATU behar izan da !
Eta idei polit bat sortu da : herri baten ostatu-epizeriaren sartzean instalatzea MANKA denda.
Bruno eta Babe Ttanttoeniaren jabeek, beren ateak ideki dauzkigute, eta horrez gain utzi gaituzte erakustokiaren asmatzen, denda bat dendaren barnean.


Eta « Manka », nundik heldu da ?
Baxe Nafarroko muble baten izena da Manka. Eta jakin dezazuen, dendan ezarria izan den lehen mublea izan da !
Manka bat, armairu magiko bat bezala da, nun altxor ttipiak biltzen diren…

